DISEINU DIDAKTIKOAREN GAIA
DISEINU DIDAKTIKOAREN GAIA Gure diseinu didaktikoaren gaia, Amazoniari buruzkoa izan da. Bertan, haurrek Amazoniari buruzko jakintasun berriak ikasi egin dituzte, haien ohiturak, elikadura, bizimodua edota tribuen janzkerari buruzko informazioa jaso dute. Gure diseinu didaktikoa 3 urteko neka-mutilentzat zegoen bideratuta, beraz, haientzako jarduera egokienak eta praktikoenak egiten saiatu gara, ekintza guztietatik gauza eta gaitasun berriak bereganatzeko helburuarekin. Diseinu didaktikoaren atal guztiak ulertzeko, hainbat zaititan banatu egin dugu lana. Hasieran sarrera txiki bat egin dugu, bertan, diseinu didaktikoa norentzat bideratuta zegoen, Haur Hezkuntzako zikloari buruzko informazio orokorra eta Heziberri 2020 marko teorikoaren helburu nagusiak aipatu egin ditugu. Sarreratxo hau, irakurleak testuinguruan jartzeko eta informazio orokorra emateko eginda dago. Ondoren, programazioaren kokapenarekin jarraitu dugu, non hautatutako eskolaren informazio ematen dug...