PEDAGOGIA BAKOITZETIK HARTUKO NITUZKEEN ONURAK
Pedagogia bakoitzetik zeintzuk hiru onura/baliabide/irizpide eramango zenuke zure etorkizuneko eskolara? Zergatik?
Gaur egun metodologia ezberdin asko ditugu eskuragarri, askok komunean gauzak izan arren, guztiak dira ezberdinak. Nire ustez, hoberena metodologia zehatz bat izan ordez, bakoitzetik gustuko ditugun gauzak erabiltzea izango litzateke, gaitasun eta onura desberdinak jasotzeko helburuarekin.
Oraingoan, autore famatuenariko 7 metodologia ezberdinetatik hartuko nituzkeen hainbat onura eta baliabide azalduko ditut.

Bestetik, Konfiantzazko Pedagogia, baliagarria ere iruditu zait, helburu moduan haurrek haiengan konfidantza sortzea duelako. Metodologia honetan, irakaslearen papera erakargarria iruditu zait, haien ikasleen gaitasunak ezagutzen, eguneratzen eta garatzen dituztelako. Uste dut garrantzitsua dela hezitzaileok, gure ikasleak ezagutzea, haiek behar duten momentuan gure laguntza eskaintzeko. Gainera, interesgarria iruditu zait modu jakin batean ez jokatzea, hau da, bakoitzaren oinarrizko beharretara egokitzea eta horiek nola erantzuten jakitea. Pentsatzen dut, garrantzitsua dela egoera ezberdinetan nola jokatu behar dugun jakitea, haur guztiak ez direlako berdinak.

Amara Berri pedagogiak, modu berezi eta praktiko batean antolatzen ditu klaseak, adin ezberdinetako haurrak elkar egonez. Hori, ideia paregabea iruditzen zait, haurren arteko elkarlana eta laguntza sustatzeko nahian, gainera, ikasleen arteko desberdintasunak eta aniztasuna oinarri bezala hartzen dute. Metodologia honetatik interesgarriena, errealitatea imitatuz ikasteko aukera izatea da. Uste dut haurrek, praktikaren bitartez askoz gehiago ikasten dutela, eta, eguneroko bizitzarekin zerikusia duten testuinguruak erabiltzea haien etorkizunerako prestatzen ditu, logika, matematika, hizkuntzak... erabiltzen dituzten bitartean. Hau da, neska-mutilek jarduera horiek egiten dituzten heinean gaitasun berriak bereganetzen eta ikasten dituzte.

Loczyren pedagogia gertuenen jarraitu dudana izan da, nire taldeak eta nik ikertu behar izan genuen pedagogia izan baitzen. Emmi Piklerrek sortutako pedagogiatik hainbat gauza hartuko nituzke, beraren hezkuntza ikuspegia interesgarria iruditzen zait eta.

Azkenik, esperimentatzeko aukera duten matererialak erabiliko nituzke, material naturalak eta egunerokotasunean erabiltzen ditugunak, Loczyren pedagogian egiten den moduan. Haurrek, material ezberdinekin esperimientatzea garrantzitsua dela uste dut, haien sormena eta imajinazioa lantzeko beste modu bat delako.
Maria Montessoriren pedagogia ezagunetarikoa dela esan dezakegu, berriz, lan honen bitartez, hainbat datu berri ikasi ditut. Zentzumenen garapenaren printzipioa erakargarria iruditu zait eta hare gehiago, Montessorik erabiltzen zuen teknika hori, zentzumen bakoitzeko material bat erabiltzea. Ideia aproposa iruditu zait haurrek, material ezberdinak frogatzeko eta jolasteko aukera izateko, egitura eta ohial berriak ezagutzeaz aparte, sormena landu eta zetzumenak garatzen dituztelako.

Bukatzeko, asko gustatu zait Montessorik esaten zuen zerbait, "haurrak nahi dutena egin behar dute, baina, egiten duten hori maitatzea ezinbestekoa da". Haurrak pentsatzeko, sentitzeko eta erabakitzeko aske izan behar dira, horrek haien autonomia bultzatuko du eta haien kabuz hainbat gauza egiten ikasiko dute, esploratuz ikasten dutelako.
Waldorfen Eskola Alternatiboari buruzko informazioa jasotzean, metodologia jakingarria iruditu zait. Autore hau ez nuen aurretik ezagutzen eta esan beharra dut, bere hezkuntza ikuspegia erakargarria eta oso interesgarria iruditu zaidala.

Beste jarduera interesgarri bat urtaroekiko ekintzak izan dira, non eginkizun guztiak urtaro bakoitzarekin loturik dauden. Modu honetan, haurrek urtaroekiko informazioa jaso egiten dute, horiei buruzko jakintasuna lortuz. Gainera, jarduera guztiek abestiak dituztenez, musika arloa ere lantzen dute, mugimendua eta imajinazioa bultzatzen duten heinean. Pedagogia honetatik, material bukatugabeak eta xumeak erabiltzeko baliabidea hartuko nukeen. Ideia paregabea iruditzen zait haurrek, nahi dituzten materialak sortzeko aukera dutelako, beraz, sormena eta talde lana sustatzeko lagungarria dela uste dut.
Azkenik, Reggio Emiliaren pedagogiatik erabiliko nituzkeen hiru baliabideei buruz hitz egingo dut. Honek, elikadurari lehentasun osoa ematen dio, nire ustez, haurrek txikitatik elikadurari buruzko informazioa jaso eta bereganatu beharko lukete. Garrantzitsua da haurtzarotik denetarik jatea, eta elikagai osasuntsuek ematen dizkiguten onurak modu praktiko baten bidez adieraztea. Horretarako, baratzearen metodoa lagungarria dela pentsatzen dut, haurrek fruituak eta barazkiak landatu, eta haien hazkunde prozesua jarraituz gero, haien barazki eta fruitu propioak jateko gogo gehiago izango dutelako. Horretaz aparte, haiei buruzko informazioa jaso eta guztien arteko elkarlana bultzatzeko aukera izango dugu.

Comentarios
Publicar un comentario