NON EGON NAHI DUT IRAKASLE BEZALA? ZELAN NAHI DUT NIRE IKASLEAK SENTITU DAITEZEN?



Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?


Txikitatik argi izan dut irakasle izan nahi nuela eta haurrei, ahalik eta esperientzia hoberenak transmititu nahi nizkiela. Betidanik konturatu naiz irakasle izatea ez dela batere erraza eta gainera oso garrantzitsua dela, horregaitik gustatuko litzaidake jendeak behar den bezala baloratzea, irakasleen eskuetan baitago gure etorkizuneko gizartea.

Amaren erreferentzia izan dut Haur Hezkuntzako irakasle moduan, eta horrek ere asko motibatu nau. Berak, beti esan dit umeek zekulako poza transmititzen dizutela eta pozik joaten dela lan egitera, hori da nire helburua, lanera pozik eta gogotsu joatea. 
Irakasle moduan, espero dut leku atsegin eta eguneratu batean egotea, non gizarteak, irakaslearen papera baloratzen eta errespetatzen duen, eta, eskolako giroa elkarbizitza giroa den.

Askotan pentsatu dut zerk ekarri nau Haur Hezkuntzako gradua ikastera, eta orain hemen nagoela esan beharra daukat , izandako irakasle edo familiaren erreferentziak pisu handia izan dutela, baina ala eta guztiz ere, gradu honetara gehien ekarri nauenak hezkuntza sistema aldatzeko gogoak dira.

Nork ez du Haur Hezkuntzako irakaslea sentiberaz gogoratzen? Edota eskolan izandako esperientzia aberasgarri guztiak?
Egia esanda asko diot eskertzeko nire Haur Hezkuntzako irakasleari, berak nire eguneroko bizitzan gauza baliagarri asko erakutsi baitizki. Nire helburua da, nire ikasleek, sentiberaz gogoratzea beti haien H.H-ko irakaslea eta nik erakutsitakoa haientzat baliagarria izatea. 
Horretarako uste dut, ikasleei txikitatik haien nortasunak piztu behar dizkiogula, esperientzia ezberdinak esakiniz. Laburbilduz, nire ikasleen imagiazioa eta nortasuna, hezkuntza praktiko eta didaktiko baten bidez pitu nahi dut, esperientzia polit hau pozez eta emozioz biziz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

ZER PRESTA DEZAKEGU LEHEN EGUN HORRETARAKO?

PEDAGOGIA BAKOITZETIK HARTUKO NITUZKEEN ONURAK