ZER PRESTA DEZAKEGU LEHEN EGUN HORRETARAKO?

ZER PRESTA DEZAKEGU LEHEN EGUN HORRETARAKO?

Sodupeko eskolara joateko ordezkapenaren deia jasotzerakoan, oso urdurik sentituko nintzateke, Sodupe etxetik gertu egon arren, ez dakidalako eskola horretan zer nolako ikaskuntza mota eramaten duten.


Eskolara joan aurretik, haien Webgunean sartuko nintzateke eskolari buruzko informazio gehiago jakiteko. Lehenengo, metodologia mota begiratuko nuke, metodologia berritzaile, tradizional edota zehatz bat erabiltzen duten jakiteko, eta behin hori ikusita, testuinguruan jartzeko. Gainera, garrantzitsua iruditzen zait zein motatako metodologia jarraitzen duten jakitea, horren ondorioz jarduera mota batzuk burutzen dituztelako.

Ayuntamiento de Güeñes - CPI ERETZA BERRI IPI
Bestetik, ikasle kopuruari eta klaseko antolakuntzari erreparatuko nioke. Hau da, kopuru txikiko klaseak diren, adin ezberdinetako ikasleak elkartuta dauden edo klase bakoitzeko zenbat gela dauden. Inportantea da jakitea zein motatako antolakuntzarekin topatuko garen, 4 urteko tutoretza hura, beste ikasleekin elkar egon daitekelako. Aldiz, kopurua ere garrantzitsua dela uste dut, gero eta gehiago izanez, orduan eta koordinazio hobeagoa eraman behar delako.

Eskolari buruz bilatuko nukeen hurrengo gauza, haren instalazioak izango ziren. Eskolak dituen instalazioak jakinda, klasearekin egin ditzakegun ekintzak ikus daitezke. Hau da, baliabide naturalez jorratutako ekintzak, gimnasioara sarbiderik dagoen edota ortu bat izanez gero, bertan egin ditzakegun ekintzak pentsatuko nituzkeen, erabili eta ez ditugun instalazioetaz jakintza izateko.


Ondoren, eskolari buruzko informazioa behin begiratuta, 4 urteko haurrekin egiteko jarduerak bilatuko nituzkeen, lehen egun horretarako prestatu egoteko. Alde batetik, eskola horretan egiten dituzten ekintza zehatzagoak begiratuko nituzkeen, jorratutako ekintza horiek antzekoak izateko eta haurren egunerokotasuna ez aldatzeko. Garrantzitsua da, haurrek eroso egotea eta haien errutina drastikoki ez aldatzea, horregatik ezinbestekoa da, irakasle berri moduan, haien espazioa, jarduera eta beharretara egokitzea.

Berriz, haien garapenerako egokiak diren ekintza berriak hezkuntza dekretuan eta curriculumean bilatuko nituzke. Horietaz, denbora aurrera joan ahala, baliatu ahal izateko eta haurrei, esperientzia berriak sortzeko, betiere, egokiak direla ikusiz gero. Nire helburua, haurrek, jarduera horien bitartez disfrutatzea, elkarlana sustatzea eta gaitasun berriak barneratzea delako.


Azkenik, nire lehenengo egunerako, danon arteko konfiantza sustatzeko jokoak prestatuko nituzkeen. Uste dut garrantzitsua dela, lehen egunetik haurrei konfiantza, laguntasuna eta motibazioa adieraztea, haiek zurekin gustora egoteko. Horretarako eta haien iritzia kontuan izateko, gustoko dituzten ekintza ezberdinak jorratuko nituzkeen. Modu honetan, haurrak gehiago ezagutuko nituzkeen eta haien garapen prozesua behatuz joango nintzateke.


Educación infantil - educaweb.comBestalde, haien eguneroko errutinak ere jarraituko nituzkeen, horrela, egin beharreko ekintzak (garbiketa, higienea, elikadura...) barneratuta daukaten ikusi ahal izango dugu. Bukatzeko, gurasoekiko harremana garrantzitsua dela uste dut, beraz, lehenengo egun horretan haiekin bilera bat egitea onena iruditzen zait. Elkarren artean ezagutzeko, haien seme-alabei buruzko informazio gehiago jasotzeko (alergiak, zailtasunak...) eta nire laguntza eskaintzeko.  



Comentarios

Entradas populares de este blog

PEDAGOGIA BAKOITZETIK HARTUKO NITUZKEEN ONURAK

NON EGON NAHI DUT IRAKASLE BEZALA? ZELAN NAHI DUT NIRE IKASLEAK SENTITU DAITEZEN?