DISEINU DIDAKTIKOAREN GAIA

DISEINU DIDAKTIKOAREN GAIA

Descubre la Amazonía | Fundación AquaeGure diseinu didaktikoaren gaia, Amazoniari buruzkoa izan da. Bertan, haurrek Amazoniari buruzko jakintasun berriak ikasi egin dituzte, haien ohiturak, elikadura, bizimodua edota tribuen janzkerari buruzko informazioa jaso dute. Gure diseinu didaktikoa 3 urteko neka-mutilentzat zegoen bideratuta, beraz, haientzako jarduera egokienak eta praktikoenak egiten saiatu gara, ekintza guztietatik gauza eta gaitasun berriak bereganatzeko helburuarekin.


Diseinu didaktikoaren atal guztiak ulertzeko, hainbat zaititan banatu egin dugu lana.


Hasieran sarrera txiki bat egin dugu, bertan, diseinu didaktikoa norentzat bideratuta zegoen, Haur Hezkuntzako zikloari buruzko informazio orokorra eta Heziberri 2020 marko teorikoaren helburu
nagusiak aipatu egin ditugu. Sarreratxo hau, irakurleak testuinguruan jartzeko eta informazio orokorra emateko eginda dago. Ondoren, programazioaren kokapenarekin jarraitu dugu, non hautatutako eskolaren informazio ematen dugun. Gure kasuan Mimetizeko Zalla eskola hautatu gugu eta bertako inguruneari buruzko datuak aipatu ditugu (kokapena, biztanleria eta bitxikeriak) eta, hiru urteko haurrek duten garapenari buruz laburpen txiki bat egin dugu.


Diseinu didaktikoarekin jarraitzeko, konpetentziak, helburuak eta edukiak zerrendatu ditugu. Horietan burututako jarduerekin haurrentzat lortu nahi genituen gaitasunak azaldu egin ditugu. Konpetentziei dagokionez, 5 mota ezberdin burutu ditugu (natura, musika, hizkuntza, mugimendu eta kultura konpetentziak). Horiek erabaki genituen, alde batetik, etorkizuneko hezitzaile moduan, haurrek gaitasun eta baliabide horiek eskuragarri izatea gustuko genukeelako. Eta bestetik, jorratutako gaiari begira egokienak irudituz aparte, ezberdinak eta interesgarriak iruditu zitzaizkigulako, askotan alde batera uzten diren konpetentziak baitira.

Helburuei begira, Haur Hezkuntzako etapa honetan ikasten dituzten gauzak betirako barneratu egiten direnez, etorkizunerako baliagarriak izan litekeen 8 helburu zehaztu egin genituen, betiere, dauden etaparen garapen prozesuan garrantzitsuak izanda ere. Aldiz, edukiak, Heziberri 2020 marko teorikoan oinarrituta daude, horiek gure gairen zerikusia izanez.

Lanarekin jarraituz, esperientzia eremuko atala daukagu. Bertan, haurrek aste guztietan zehar bereganatuko dituzten gaitasunak eta baliabideak azaldu egiten dira. Ez dira jarduerak zuzenean azaltzen, baina hezitzaileok, haurrek barneratu nahi dugun informazioa eta trebetasunak aipatzen dira. Segituan erabiliko dugun metodologia azaldu egiten da, gure kasuan, Emmi Piklerren metodologian oinarritu gara, idatzitako helburuak kontuan izanda, berarekin bat egiten zutelako. 
Loczyren metodologiatik gustatu zitzaizkigun aspektuen artean, umearen erritmoa errespetatzen duela, autonomiari eta praktikari ematen dion garrantzia, espazio eta materialekiko antolakuntza edota jolas librearen garrantzia zeuden.

Bestetik, aniztasunaren trataera daukagu. Bertan hezitzaileok, haurrei txikitatik pertsona guztiok ezberdinak izan arren, errespetu berdina behar dugula irakatsi behar diegu. Aspektu hau garrantzitsua da, etorkizunean beste kultura, etnia edo herrialdeko pertsonekin arazoak ez izateko eta laguntsauna bermatzeko. Gainera, gai hau askotan alde batera utzi egiten da, baina, Amazoniari buruzko gaia lantzean ideia paregabea zela iruditu zitzaigun.

Ondoren, talde, espazio eta denboraren antolakuntza azaldu egiten da, hiru faktore hauek oso garrantzitsuak dira haurraren garapen prozesurako. Taldeen antolaketan, haurrek elkarlana sustatu eta klase kide guztiekin harremanetan jartzen dira. Espazio antolaketan, berriz, haurrek askatasunez mugitzeko aukera izaten dute,  material berriak ezagutu eta esploratzen dituzten heinean. Gainera, disfrutatu eta jolasteaz aparte, eralaxatzeko aukera paregabea izan daiteke ere ume askorentzat. Azkenik, denboraren antolakuntzan, haurrei behar beste denbora eskainiko diogu, eta haien garapen prozesua hazten den bitartean, haien gaitasunak eta gozamenak ikusiz joango gara.

Jarraian baliabideak aurkitu ditzakegu, horiek, ez egituratuak izan behar dira, haurraren garapenerako onuragarriak direlako. Materialak ez egituratuak izan arren, seguruak, erabilterrazak, gogorrak, erakargarriak eta balioaniztunak izan behar dira, horiek haurraren garapen orokorra lortzeko aukera ireki behar dutelako, autonomiaz mugitzeko. Hurrengo atala ebaluazioari dagokio, bertan, jarraituko ditugun irizpideak agertzen dira. Gure kasuan ebaluazioa jarraia erabiliko dugu, behaketa zuzena eta sistematikoaren bitartez, haur bakoitzaren garapen prozesuari erreparatzen dionak. Gainera, haurren jarraipen zehatzago bat eramateko, gurasoekin harremanetan egongo gara, klasean garatutakoa etxean jarraitu dezaten.

Familia eta eskolaren arteko harremanari egiten dio erreferentziak hurrengo atalak. Eskola eta familien arteko harremanaren garrantzia azaldu egiten dugu, haurrek hasieran, haien familiarekiko duten atxikimenduaren ondorioz ezinbestekoa baita. Gainera, bi instituzioen arteko elkarrekintzak, neska-mutilentzat oso positiboa da, ez baita etxearen eta eskolaren arteko desberdintasun handirik egongo.

Azkenik, 4 asteetan burutzeko hainbat jarduera prestatu ditugu Amazoniaren gaia lantzeko asmoarekin. Berriz, ekintza guzti horiek, egokitzapen aldia ondoren burutuko dira, hau da, haurrek konfidantza eta harremanak sendotu egin dituztenean. Jarduera guztiak ezberdinak dira, baina, guztiak, haurraren garapena sustatzeko helburuarekin burututa daude. Hau da, musika, mugimendua, kultura dibertsitatea, antzerkiak edota artea lantzen saiatu gara, modu honetan, haurrek, gaitasun eta trebetasun berriak bereganatuko dituzte, talde lana eta elkarlana sustatzeaz aparte.


Diseinu didaktiko hau egiten geundela, hainbat zailtasun izan ditugu. Bizitzen gauden konfinamendu egoeraren ondorioz, askoz zailagoa egin zaigu gure arteko komunikazioa, gainera, talde lan bat izanez eta taldean hainbeste pertsona egonez, askotan ez gara ondo ulertu. Kurtso amaieran egonda, guztiok oso nekatuta gaude eta horrek desadostasunak sortu ditu ere.

Zailtsaun horien ondorioz zenbait gauza ere ikasi ditut. Alde batetik, nire iritzia inoiz baino gehiago eman dut, horrela izango ez balitz, lanak desastre hutsak izango liratekelako. Bestetik, talde lana sarritan erraza izan ez arren, aurrera ateratzen ikasi dugu eta honek askoren arteko harremanak sendotu egin ditu.


Laburbilduz, esan beharra dago, diseinu didaktiko honek estresa eta larritasuna sortu didala zenbait momentutan, baina, berari esker hainbat onura ere lortu egin ditut. Gainera, egin dugun esfortzua klasean egingo genuena baino handiagoa izan da eta horregatik emaitza ona lortu dugula uste dut.


Comentarios

Entradas populares de este blog

ZER PRESTA DEZAKEGU LEHEN EGUN HORRETARAKO?

PEDAGOGIA BAKOITZETIK HARTUKO NITUZKEEN ONURAK

NON EGON NAHI DUT IRAKASLE BEZALA? ZELAN NAHI DUT NIRE IKASLEAK SENTITU DAITEZEN?