ZELAN IKASTEN DU HAUR BATEK?
ZELAN IKASTEN DU HAUR BATEK?
Gehienetan, pentsatzen dugu haurrek soilik eduki teorikoei esker ikasten dutela, baina egia esanda, hori ez da horrela.
Haurrek esploratu, frogatu eta jolastu behar dute haien ikasketa prozesua hazteko, eta horretan hezitzaileek laguntza soilik eskaini behar diete, haien garapena beti behatuz. Umeek jarduera praktikoen bidez guk uste baino gehiago ikasten dute, garrantzitsua da haiei espazio propioa ematea eta haien kabuz esploratzen eta frogazten uztea.

Horregaitik, esan bezala, garrantzistua da umeek egiten dutenaren interesa edo lehentasunak izatea, gainera, haien trebetasunak erakutsiz joango beharko dira egindako jarduera ezberdinetan eta txikitatik erakutsi behar diegu arrakasta zein porrota beharrezkoak direla.
Hezitzaile moduan, haurren ikaskuntza prozesua ahalbidetzeko, laguntzaile moduan jokatu behar dugu. Esan bezala ezinbestekoa da umeak bere espazio propioa izatea, modu horretan haien interesak eta gustuko gauzak ikusiko ditugulako, gainera, neska-mutilek nola jokatuko duten behatuko dugu, gure papera behatzailearen papera ere duelako. Bestalde, hezitzaileek, denon arteko jolasak eta jarduerak prestatu behar ditu, umeei gauza berriak irakatsi behar dio, horretarako, modu praktiko eta esanguratsu batean egiteak umeen atentzioa pizten lagunduko diolako.
Comentarios
Publicar un comentario