Entradas

Mostrando entradas de junio, 2020

DISEINU DIDAKTIKOAREN GAIA

Imagen
DISEINU DIDAKTIKOAREN GAIA Gure diseinu didaktikoaren gaia, Amazoniari buruzkoa izan da. Bertan, haurrek Amazoniari buruzko jakintasun berriak ikasi egin dituzte, haien ohiturak, elikadura, bizimodua edota tribuen janzkerari buruzko informazioa jaso dute. Gure diseinu didaktikoa 3 urteko neka-mutilentzat zegoen bideratuta, beraz, haientzako jarduera egokienak eta praktikoenak egiten saiatu gara, ekintza guztietatik gauza eta gaitasun berriak bereganatzeko helburuarekin. Diseinu didaktikoaren atal guztiak ulertzeko, hainbat zaititan banatu egin dugu lana. Hasieran sarrera txiki bat egin dugu, bertan, diseinu didaktikoa norentzat bideratuta zegoen, Haur Hezkuntzako zikloari buruzko informazio orokorra eta Heziberri 2020 marko teorikoaren helburu nagusiak aipatu egin ditugu. Sarreratxo hau, irakurleak testuinguruan jartzeko eta informazio orokorra emateko eginda dago. Ondoren, programazioaren kokapenarekin jarraitu dugu, non hautatutako eskolaren informazio ematen dug...

PEDAGOGIA BAKOITZETIK HARTUKO NITUZKEEN ONURAK

Imagen
Pedagogia bakoitzetik zeintzuk hiru onura/baliabide/irizpide eramango zenuke zure etorkizuneko eskolara? Zergatik? Gaur egun metodologia ezberdin asko ditugu eskuragarri, askok komunean gauzak izan arren, guztiak dira ezberdinak. Nire ustez, hoberena metodologia zehatz bat izan ordez, bakoitzetik gustuko ditugun gauzak erabiltzea izango litzateke, gaitasun eta onura desberdinak jasotzeko helburuarekin. Oraingoan, autore famatuenariko 7 metodologia ezberdinetatik hartuko nituzkeen hainbat onura eta baliabide azalduko ditut. Hasteko, High Scope metodologia, oso interesgarria iruditu zait, haurra erdigunean jartzen duelako eta munduaren hiritarra bihurtzeko helburua duelako. Nire ustez, oso garrantzitsua da, haurra txikitatik haren etorkizuneko bizitzarako prestatzea. Metodologia honek hori ere kontuan izaten du, haurra haren egunerokotasunean egin beharreko jarduerak, praktikara eramaten baititu. Hau da, etxekolanetan ardura hartzeko txikitatik praktikatzen dituzte, garbi...

ZER PRESTA DEZAKEGU LEHEN EGUN HORRETARAKO?

Imagen
ZER PRESTA DEZAKEGU LEHEN EGUN HORRETARAKO? Sodupeko eskolara joateko ordezkapenaren deia jasotzerakoan, oso urdurik sentituko nintzateke, Sodupe etxetik gertu egon arren, ez dakidalako eskola horretan zer nolako ikaskuntza mota eramaten duten. Eskolara joan aurretik, haien Webgunean sartuko nintzateke eskolari buruzko informazio gehiago jakiteko. Lehenengo, metodologia mota begiratuko nuke, metodologia berritzaile, tradizional edota zehatz bat erabiltzen duten jakiteko, eta behin hori ikusita, testuinguruan jartzeko. Gainera, garrantzitsua iruditzen zait zein motatako metodologia jarraitzen duten jakitea, horren ondorioz jarduera mota batzuk burutzen dituztelako. Bestetik, ikasle kopuruari eta klaseko antolakuntzari erreparatuko nioke. Hau da, kopuru txikiko klaseak diren, adin ezberdinetako ikasleak elkartuta dauden edo klase bakoitzeko zenbat gela dauden. Inportantea da jakitea zein motatako antolakuntzarekin topatuko garen, 4 urteko tutoretza hura, beste ikasleekin elkar e...

ZELAN IKASTEN DU HAUR BATEK?

Imagen
ZELAN IKASTEN DU HAUR BATEK? Gehienetan, pentsatzen dugu haurrek soilik eduki teorikoei esker ikasten dutela, baina egia esanda, hori ez da horrela. Haurrek esploratu, frogatu eta jolastu behar dute haien ikasketa prozesua hazteko, eta horretan hezitzaileek laguntza soilik eskaini behar diete, haien garapena beti behatuz. Umeek jarduera praktikoen bidez guk uste baino gehiago ikasten dute, garrantzitsua da haiei espazio propioa ematea eta haien kabuz esploratzen eta frogazten uztea. Haur Hezkuntzako etapa, umeentzako garrantzitsuena da, bertan haien etorkizuneko baloreak eta jakintza gehienak ikasten dituztelako, Berriz, gaur egun etapa hurari garrantzi gutxiena ematen zaio, uste baitugu umeek ezin dutela jolasen bidez ikasi, baina, modu horretan haien imaginazioa, autonomia edota pertsonalitatea lantzen dugu, beraz esan daiteke, haurrek praktikaren bitartez ikasten dutela. Horregaitik, esan bezala, garrantzistua da umeek egiten dutenaren interesa edo lehentasunak izatea, ...