Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2020

NON EGON NAHI DUT IRAKASLE BEZALA? ZELAN NAHI DUT NIRE IKASLEAK SENTITU DAITEZEN?

Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen? Txikitatik argi izan dut irakasle izan nahi nuela eta haurrei, ahalik eta esperientzia hoberenak transmititu nahi nizkiela. Betidanik konturatu naiz irakasle izatea ez dela batere erraza eta gainera oso garrantzitsua dela, horregaitik gustatuko litzaidake jendeak behar den bezala baloratzea, irakasleen eskuetan baitago gure etorkizuneko gizartea. Amaren erreferentzia izan dut Haur Hezkuntzako irakasle moduan, eta horrek ere asko motibatu nau. Berak, beti esan dit umeek zekulako poza transmititzen dizutela eta pozik joaten dela lan egitera, hori da nire helburua, lanera pozik eta gogotsu joatea.  Irakasle moduan, espero dut leku atsegin eta eguneratu batean egotea, non gizarteak, irakaslearen papera baloratzen eta errespetatzen duen, eta, eskolako giroa elkarbizitza giroa den. Askotan pentsatu dut zerk ekarri nau Haur Hezkuntzako gradua ikastera, eta orain hemen nagoela esan beharra ...